Lema gaindosiak hildako bat!

Nahi duenak egin beza froga! Hauteskunde osteko aste honetan, egin galde albokoari zerbait baduen politikariak herritarrokin amankomunean. Zalantzati naiz inork ezer esatekotan, hizkuntza erantzungo lukeen.

Hala ere, irudia eta itxura gailentzen diren mundu honetan, hizkuntza ardatz duen fenomeno baten garaian ez ote gauden pentsatzen nabil azkenaldian: lemak.

Eska edonon gomendioez ongizateaz, galde egin eginbehar eta bide onez, eta jasoko dituzu aipuak, esaerak, soluzioak eta esloganak; guztiak bizimodu oparo, eder, osasuntsu eta arrakastatsu baten mesedetan itxuraz (itxuraz!).

#Osteanesapideakpilatzenmaisuegingara, edota irudiak eslogan inspirazionalez apaintzen sare sozialetan. Batek jakin Confucio beraren hitzek ere atentziorik emango luketen garaiotako esaera uholdeetan.

Jakin nahiko nuke, hala ere, esaldiok norbere miseriak estaltzeko ote diren, itxuraz gainetik hitz forman norbere burua makillatzeko, autoterapiaren bati ekiteko, ala benetan barneratuta ditugun lemak eta esaerak izango diren.

Hala ere, oraingoz sinetsita jarraituko dut kirolean, hizkuntzan, politikan zein sexuan antzera, zorionak, bizi gogoak eta lemek ere teoriatik gutxiago eta praktikatik behar dutela gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!