Mundua geldi

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ugalde Begoña 2018ko mar. 2a, 08:30

Dagoeneko ez du lehen besteko elurterik egiten, baina eguazten honetan bizi izan dugu, gurean, halako kolapso moduko bat. Autoen gurpilek laban, bideak itxita, autobusak eta trenak ere ezin normal ibili, jendea geldi lanera bidean, ospitaletako langileak ere tartean. Asteko dinamikan "pause" bat izan da; une batez, gure mundua gelditu egin da.

Datorren eguenean horixe dugu erronka; munduak funtziona dezan milaka emakumek egiten duten lana gelditzea; egun batez, ordu batzuetan, planto egitea.

Martxoaren 8a dela-eta, egunotan maiz gogoratu naiz Gioconda Belli idazle nikaraguarraren El país de las mujeres liburuaz. Bertan, botere organoetan emakumeak baino ez dauden herrialde bat irudikatzen du Bellik. Gauza interesgarri asko planteatzen ditu, baina esango nuke, laburtuta, hauxe dela gobernu utopiko horren oinarria: zaintza izatea guztiaren erdigunean, zaintza izatea gizarteko balio gorena.

Imajinatu dezakezue? Garrantzitsuena zaintza izango balitz, etxetik kanpo lan egitea eta guraso izatea bateragarriagoak lirateke; zaintza balego erdigunean, umeak eta nagusiak zaintzea prestigio handiko lanak lirateke; zaintza balitz zerbitzu publikoen ardatza, gastua barik inbertsioa litzateke gizarte ekintzan, hezkuntzan, osasungintzan egiten dena; elkar ondo zaintzen erakutsiko baligute, inork ez luke albokoa jipoituko.

Gizarte osasuntsu bat eraikitzeko ezinbesteko balioa iruditzen zait zaintza, bisibilizatu beharrekoa. Orain arte, emakumeek hartu dute gehienbat bere gain lan hori. Bada, balioa eman eta hartu dezagun guztiok zaintza-lanen ardura. Zaintza barik mundua gelditu egingo da eta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!