Ap-8ko peajea eta probintziakeriak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ugalde Begoña 2017ko urt. 4a, 10:43

Urtea hasi berri, Bilbora joateko autopista hartu nuen atzo, eta bai, 2017an hori ere igo digute: Iurretatik Bilbora joan-etorria egiteko 4,44 euro ordaindu behar dira aurten. Ordaintzeko lehiatilan 'Gehienez 30' jartzen zuen papera ikusi nuen, eta peajeko langileari mesedez horrelako paper bat emateko eskatu nion.

Bizkaiko autopistetan hilean gehienez 30 euro ordaintzeko ekimena jarri du martxan diputazioak, eta oso ondo! Gipuzkoan ere horrelako zerbait badaukate, eta batez ere lanagatik autopista egunero hartu behar duten herritarrek asko eskertuko dituzte horrelako neurriak.

Ederto, primeran! Eta zer gertatzen zaio Zornotzan bizi eta Zumaian lan egiten duenari? Bilbon behar egiten duen arrasatearrari? Donostia aldera egunero jo behar duen abadiñarrari? Ermua eta Eibar arteko muga horretan zulo beltz bat dago ala? Bizkaitarron autoek buelta erdia ematen dute efekto paranormal bat tarteko? Bergaran erroldatu behar gara alboko probintziako foru aldundiak autopistan lapurretarik egin ez diezagun?

Atzo, Bilboko metroan irakurri nuen gehienez 30 euro ordaintzeko "txollo"ari buruzko eskuorria. Honuzkoan, nazionaletik bueltatu nintzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!