Mugarri Eguna gertu

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Tabira mendi taldea 2022ko mai. 29a, 22:16
Hainbat garbiketa saio egin ostean, ia prest daukagu aurtengo Mugarri Eguna. Etorri Durangok Abadiño eta Izurtzarekin daukazan mugak ezagutzera!
Urtero legez, Alpino Tabirako mendizale bolondresek hainbat arratsalde eta goiz eskeini deutseguz Mugarri Eguneko ibilbidea prestatzeari. Bideari itxura pixkat emonez, ugazaba ezberdinei bere lurretatik pasatzeko baimena eskatuz, edota ahal danik eta mugarri gehien bistaratzeko ahaleginean (bat baino gehiago errekastoetatik atara behar izan doguz), lan ederra burutu da. Erraza ez dagoen arren, ibilbideari ahal danik eta itxura txukunena emoten saiatu gara. Hemendik gure eskerrik beroenak bere denbora librearen zati bat lan eskerga honi eskeini deutsien bolondres guztiei!
Emaitza domeka honetan, ekainak 5, ikusi ahal izango dozue. Animatu! Etorri Mugarri Egunera, ibilbide berezi honetaz gozatzera!
Gogoratu baina, baso ibilbide batean gagozala eta horrek arropa eta oinetako aproposak eskatzen dauazala!
Apuntatzeko: https://www.durango.eus/mugarri-eguna

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!