52. Durangaldeko gailurrak

Erabiltzailearen aurpegia
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere, urriko lehen domekan, bagatoz Durangaldeko gailurren edizio berri batekin.
Aurtengo ekitaldiak, ordea, badaukaz berezitasun batzuk, egoera barrira moldatze aldera. Hasteko, partehartzea 100 pertsonara mugatu dogu, guztiak mendian federatuak egon beharko dira eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, urriaren 1a baino lehen. Arautegi osoa, gure web orrian daukazue: www.alpino-tabira.org
Urriaren 4an, domeka, irteera mailakatua emongo da Santa Anako arkuaren azpitik 8:00 eta 8:30 bitartean. Aurtengo ibilbidea Legarmendiko mendizerran barneratuko da Mañaria aldetik, ibilbide ezberdin batetik. Behin mendizerra gurutzatuta Marmol aldetik aterako da Durangorantz.  Santa Luzia auzoan anoa postu txiki bat egongo da, non, osasun segurtasun neurriak aplikatuko diren. Guztira 20 km inguruko ibilbidea 1200 metroko desnibelarekin. Parte hartzera gonbidatuta zauzie baina gogoratu, elkar zaindu gaitezen!
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.