Zapatu goiz honetarako bi ibilbide proposatzen doguz. Biak ere Otxandiotik abiatuko dira GR38-an zehar eta tartean Maltsaso eta Ollargan-eko tontorrak bisitatuko doguz. Bigarren honen berezitasuna da 1952. urtean gure mendi taldeak buzoia ipini ebala bertan, nahiz eta, gaur egun barriztatua dagoen.
Ollarganera heltzean bi aukera eukiko doguz. Lehenengoa, 11 km ingurukoa, Urkiolara joatea izango da Artzaintzaren Ibilbidea jarraituz. Behin Urkiolan, 13:00 inguruan Durangorako lineako autobusa hartzeko aukera dago. Bigarrena, 15 km-koa, basoan barneratuz Asuntzera (Pol-Pol) igotzea izango da. Bertatik Larranora joan eta azkenik Axpera bajatzeko. Asmoa 14:00 inguruan Axpen egotea izango da, gero lineako autobusean Durangora bueltatzeko.
Oso gomendagarria da, batez ere ibilbide luzerako, botak ekartzea.