Ermita artean zapatu goizean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Tabira mendi taldea 2014ko eka. 4a, 22:32
Datorren zapatuan, ekainak 7, Alpino Tabiratik ibilbide interesgarri bat prestatu deutsuegu. Durangalde osotik sakabanatuta dagozen ermitak aprobetxatuz, berauetan oinarritutako ibilbide eramangarri eta erraza, adin guztietarako egokia dana. Hitzordua Landakoko autobus geltokian izango da (anbulategi ondoan), goizeko 8:30-tan. Animatu Durangaldea ezagutzera!

Irteera hau Alpino Tabirako egutegian urtero sartzen diren Zapatu Goizeko ibilbideen atalean kokatzen da. Oraingo honetan proposatutakoa Durango eta Berriz artekoa izango da. Lotura gisa Durangaldeko ermita ezberdinak erabiliko dira. Durango, Abadiño, Elorrio eta Berrizeko auzo ezberdinetatik ermitaz ermita igaroko gara.

Ideia originala 1986 urtean Alpinok proposatu zituen "Mendi-Kultur zeharbideak" izeneko ibilbide sortatik dator. Aurten bigarren aldia izango da ekintza hau burutuko dana, 2013. urtean ideia berreskuratzea proposatu zanetik. Aurreko urtean Elorrio eta Durango arteko 22 km-ko ibilbide bat proposatu zan eta oso harrera ona izan eban.

Aurtengo ibilbidea laburragoa da, 16 km ingurukoa, baina ez dau horregaitik erakargarritasunik galtzen. Adin guztietarako ekintza egokia da, erritmo lasai batean burutuko dana eta gorabehera handirik bakoa. Ibilbidearen xehetasunak Alpinoko web orrian aurkituko dozuez: www.alpino-tabira.org

Hitzordua 8:30etan ipini dogu Landakoko autobus geltokian, anbulategi ondoan. Berrizetik autobusez, trenez zein oinez bueltatu gaitezke. Zuen zain geratzen gara!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!