Izen emateak : Apirilak 1, 3, 8
Zegama – Intzuzaeta – Biozkorna – Duru – Arantzazu. 15 km
Eguna Domeka, apirilak 13
Irteera: 8:00 Landako
Zenbatekoa : 10 € bazkideak ; 15 € bazkide ez direnak
Zegamako herritik abiatuta Aizkorriko mendizerraren bila abiatuko gara, berau Biozkornako mendiartetik igarota. Intzutzaetako bidegurutzerarte iragan urtean erabilitako ibilbidea probestuko dogu. Bertan, Donostiatik Arantzazura doan GR 34 ibilbidearekin topo egingo dogu, larre aldaketaren bide gisa ere ezagutzen dana.
Hasieran pistatik, gero pagadi zoragarri batean barneratuz, apurka-apurka altuera irabaziko dogu zonalde garbiagora bidean. Han hemenka sakabanatuta borda txiki ederrak ikusiko doguz, zeinetako batzuk paisaian oso ondo integratzen diren. Eraikin honeetako baten ondoan Arri-urdin iturria aurkituko dogu.
Biozkornako mendiartean, seinale batek Arantzazura nondik joaten dan adieraziko deusku eta, fijatzen bagara, mugarri txiki sorta batek irudikatzen duen lerro zuzenak ere bide bera erakusten deusku, oso baliagarria behelainoa dagoen kasuetan. Marka zuri-gorrien laguntzaz Arantzazuko santutegiraino iritsiko gara.
Oharra: Artzanburura igotea aukerazkoa izango da, Biozkornatik bertatik abiatuta.