Gizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Alina Ahtamon 2022ko api. 29a, 09:00

Askok badakizue hitzen esanahia aztertzea gustatzen zaidala. Oraingoan, “umanitate” edo “gizazio” hitzaren esanahia aztertzera nator: beste pertsonekiko maitasuna, ulermena edo elkartasuna sentitzeko gaitasuna.

Ez dakit ni naizen, edo munduan zehar gertatzen diren “krisi” guztiak (pandemia, gerra, inflazioa, aldaketa klimatikoa), edo agian beti izan da horrela, eta ni, orain baino ez naiz konturatzen, baina uste dut gizakiak gizaki izateari utzi diola. Joan den astean, 24 orduko guardia amaitu ondoren, supermerkatura joan nintzen, baina bertara iritsi nintzenean itxita zegoen oraindik. Argiak piztuta lo geratu nintzen eta esnatu nintzenerako supermerkatuko ateak zabaltzen ari ziren, baina nire autoa ez zen martxan jartzen. Kotxetik atera eta supermerkatura sartzen ari ziren hainbati laguntza eskatu nien. Laguntza eskatu nien 10 gidarietatik inork ere ez zidan lagundu nahi izan. Aparkalekuan sartu eta furgoneta zuri bat ikusi nuen. Gidariak leihoa jaitsita zuen. Gizonak "ez dizut lagunduko" esaten zidan bitartean, sinestezina iruditu zitzaidan gertatzen ari zitzaidana. Azkenik, beste gizonezko batek, ni hain etsita ikusita (negarrez hasia nintzen, oso nekatuta nengoen) nigana hurbildu eta lagundu egin zidan. Eskerrak oraindik badagoen gizatasun tanta bat  munduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!