Txertoak

Erabiltzailearen aurpegia Alina Ahtamon 2022ko ots. 18a, 09:35

Mendeetan zehar epidemiak mundu osoko pertsonei eragin zien, eta gaixotasuna larria zen askotan. 1796an, Edward Jenner mediku ingelesak baztangatik babesteko modu bat aurkitu zuen eta honek baztangaren lehen txertoa garatu zuen. Harrezkero, beste gaixotasun askoren aurkako txertoak garatu dira: hepatitisa, difteria, eztula, tuberkulosia, gripea, errubeola eta abar.

Gaur egun, koronabirusak sortutako pandemiaren aurkako hainbat txerto garatu dira eta arrazoiren batengatik txerto hauek batzuei mesfidantza eragiten die. Datu estatistikoetatik haratago, nire praktika klinikoan egunero ikusten dudana harrigarria da eta euren burua txertoaren aurkakotzat duten pertsonek ere ikustea gustatuko litzaidake: pneumonia larria duten eta ZIUetan egunero ospitaleratzen ditugun guztietatik, gehienek ez dute txertoa, edo ez dituzte booster dosi guztiak. Ez dakit gaixotasun hau zientzialariek asmatu duten ala ez; ez dago zalantzatik gaur egun txertoak eta haien garapena negozio bat direla, baina horrek ez du esan nahi COVIDaren aurka babesteari utzi behar diogunik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!