Bizitza

Erabiltzailearen aurpegia Alina Ahtamon 2021ko urr. 15a, 13:16

Badakizue normalean bizitzari buruzko gauzez idazten dudala; gaur ere, hala izango da. Momentu honetan, goizeko zortzietan, nire autoa tailer baten utzi eta gero, Mawen deitzen den kafetegian nago, Txile hegoaldean, Puerto Varas deitutako herri ospetsu batean.

Hemen, dagoeneko udaberrian sartzen ari gara; beraz, eguzkia distiratsu dut goian, Llanquihue deitutako lakuan bere arrastoa uzten duela, Txileko lakurik handienetarikoan; Spotify-en musika klasikoa jarri, belarrietan entzungailuak ipini inor ez ernegatzeko, eta pentsatzen hasten naiz…  badakit senarra eta alaba etxean lasai-lasai lo geratu direla, eta osasuntsu eta ziur daudela. Hau bai hau bizitza! Momentu eder honetaz disfrutatzen dudan bitartean, ezinezkoa egiten zait nire gaixoez ez pentsatzea, COVIDak eta pandemiak sortutakoaz, Pakistango arazoez, klima aldaketaren inguruko gaiez,  gaur egun dagoen delinkuentziaz, korrupzioaz, erlijio gatazkez, emakumeen aurkako indarkeriaz, eta abar. Une batean irudi gehiegi pasatzen zaizkit buruan, baina bizitza hori dena dela suposatzen dut, bizitzak hori guztia dakarrela amaitzen dut nire hausnarketa… Hori dela-eta, dagoen bezala bizitzea beste aukerarik ez dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!