Gaur erditzeari eta erditze ondokoari buruz hitz egingo dizuet. Erditzea, bueno, kasu bakoitzaren araberakoa da; nire kasuan oso polita izan da, mingarria bai, baina polita, oso giro onarekin, musikaz lagunduta… eta nire Aurora besoetan jarri zidatenean ezin nion negar egiteari utzi. Ordu ahaztezinak dira erditzearenak.
Erditze ondorengoa, ordea, askoz ere motelagoa da eta mota askotako momentu ugari ekartzen ditu. Esan beharrik ez dago emakumea dela haurdunaldiaren protagonista nagusia, baina erditze ondokoan jaioberriak hartzen du protagonismo guztia. Emakumeak, ordea, bere abentura pertsonala hasten du: pelbiseko mina, odoljarioa, depresioa izateko arriskua sortzen duten hormona maila baxuak, lo falta, edoskitzea eta horren zailtasunak, gernu-inkontinentzia eta abar.
Zalantzarik gabe, egoera berri honetarako, egokituz joan beharra dago, baina zerbait esango dizuet: merezi du!