Erleak

Erabiltzailearen aurpegia Alina Ahtamon 2020ko uzt. 3a, 08:30

Gaur egun, medikua naizen aldetik koronabirusari buruz hitz egingo dudala pentsatuko duzue, baina ez dut horretaz hitz egingo. Jada jende askok hitz egin du koronabirusak mundu osoan izan dituen ondorioez, bai Euskal Herrian bai mundu osoan zehar. Egunero ikusi behar dut COVID-19ak eragiten duena, eta, hortaz, gaur beste gai bati buruz hausnartu nahiko nuke: erleen munduari buruz.

Erleen antolamendua, euren izaera langilea eta euren produktuak mirestekoak dira. Erleak historian zehar eta antzinatik balio handikoak izan dira. Eztia garrantzi handikoa izan da elikagai eta gozagarri gisa, baina baita medikuntza tratamenduetarako ere. Orain dela gutxi, bi asteko txakur txikitxoak (nire txakurraren txakurkumeetariko bat) lepoan abzesua izan du eta eztia baino ezin izan dugu erabili eguneroko sendaketetarako, antibiotikoa ezin izan dugu erabili bere gibela eta giltzurrunak oso heldugabeak baitira. Erleen gizarte antolaketa ere harrigarria da. Erregina erle guztien artean aukeratzen dute, eta taldea behar baino handiagoa denean erregina gehiago jaiotzen da eta lehenengo jaiotzean taldea bitan banatzen da. Beti taldean lan egiten dute, beti errespetuarekin eta beti esfortzu handia eginda. Erleak ezinbestekoak dira gure munduan, gure elikadura-kateko jaki asko ekoizteko ezinbestekoak. Nire ustez, erleengandandik asko dugu ikasteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!