Generazio ezberdinak

Erabiltzailearen aurpegia Alina Ahtamon 2019ko abe. 13a, 08:50

Gaur egungo generazioa aldaketa jarrai batean dago eta gazteen artean gero eta ohikoagoa da Facebook, Instagram, Twitter eta horrelakoak barneratzea eta egunero jarraitzea. Bestetik, haien kezken artean, arroparen marka, fisikoa, festak etab. daude. 

Gaur arte, 5 generazio ezberdin bereiz daitezke: Silent Generation edo “guda osteko umeak” 1930etik 1948ra bitartean jaiotakoak, gaur egun Espainian 6.300.000 biztanlez osatutakoa. Gerra gatazkak bizi izan dituztenak dira, eta, beraz, euren ezaugarririk garrantzitsuena austeritatea da. Hurrengoak, Baby Boom generaziokoak dira, 1949tik 1968ra bitartean jaiotakoak, gaur egun 12.200.000 biztanlez. Haiek bakea eta biztanleriaren leherketa bizi izan zuten eta anbizioa dute ezaugarritzat. X Generazioa, 1969tik 1980ra bitartean jaiotakoak, 9.300.000 biztanle, 73ko krisia eta Espainiako trantsizioa bizi izan zutenak; hauen ezaugarria beti arrakasta bilatzea da. 1981etik 1993ra bitartean jaiotakoei Y-Generazioa edo Millenials deitzen zaie. Gaur egun, Espainian 7.200.000 biztanle daude, digitalizazioaren hasiera lehenengo aldiz bizi izan zirenak dira, eta euren ezaugarririk garrantzitsuena frustrazioa da. Azkenik, Z-Generazioa, 1994tik 2010era bitartean jaiotakoak, 7.800.000 biztanle. Interneten hedapen masiboa bizi izan dutenak dira eta lotsagabekeria ezaugarritzat hartu dutenak. Zein generaziokoa zara zu? Zein generaziotan gustatuko litzaizuke egotea?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!