Medikua naizen aldetik eta inoren gaixotasuna, mina zein heriotza gertu-gertutik bizi ditudan aldetik, zenbait kasutan eutanasia aplikagarria dela deritzot: gaixoak bere sufrimenduari eta duintasunik gabeko bizitzari amaiera eman nahi dienean, adibidez. Gaixoak bere erabakiak hartzeko gaitasuna badu, eta medikuntzaren aldetik ezin bada beste ezertxo ere egin, pertsona guztiok ba al daukagu ala ez daukagu geure bizitzari buruzko erabakiak libreki eta indibidualki hartzeko eskubidea?