Apurka-apurka niregana hurbiltzen hasi zen, bere janaria jaten eta gero eta zaunka gehiago egiten. Gaur, bi aste pasatu ondoren, Serena lo egiteko baino ez da gelditzen, alde batetik bestera eta nire gainean saltoka dabil eta gure etxean gehien jaten duena da. Gauza horiek guztiak ordainezinak dira. Bi aste hauetan, ume adoptatuengan egon naiz pentsatzen; umeek ere badute Serenak izan duen prozesu bera, egokitzeko prozesua, baina, aldi berean, pentsa ezazue zelako poztasuna eman ahal diezaiokezuen ume horri. Animaliak gara guztiok, eta sentizeko, jateko eta ugaltzeko funtzioak dauzkagu, baina pozik bizitzeko eskubidea ere bai.