Are gehiago, etxe eta lagun talde batzuetan gai hau tabu dela esango nuke. Zer da heriotza? Zergatik diogu hainbesteko beldurra? Gure zain dago uneoro? Izkinaren batean dago guri itxaroten akaso? Nik neuk behintzat ez diot inolako beldurrik, benetan. Jakin badakigu, segurtasun osoarekin, heriotza mundu guztiaren zain dagoela, denok iritsiko garela gure amaierara; hori jakinda, zertarako beldurra? Naturala da beldurra izatea, ez dakigulako hil ondoren zerbait dagoen ala ez; baina, lagunok, oso ondo dakigu hil aurretik zer dagoen, eta, beraz, utzi beldurra alde batera eta bizirik gauden egunak ondo aprobetxatu. Gainera, beste gauza bat ere esango dizuet: ez dago ezer ederragorik pertsona baten eskua bere azkenengo momentuetan estutzea baino, pertsona hori bakarrik ez dagoela erakustea. Bizitzak imajinatzeko trebetasuna oparitu digu, eta, beraz, hasi zaitezte bizitzaren ostean zer dagoen imajinatzen.