Izurtzako Udalak ordezkari bakarra izango du Mankomunitatean

Anboto 2023ko eka. 7a, 12:59

250 biztanletik beherako herria izateagatik ordezkari bat gutxiago izango du Mankomunitatean.

Izurtzako udalbatzak orain arte ordezkari bi izan ditu Mankomunitatean. Baina orain 250 biztanletik beherako herria denez, hori guzti hori aldatu egin da. Hemendik aurrera, Izurtzak ordezkari bakarra izango du Mankomunitatean. Herrian erroldaturiko biztanleen kopurua jaitsi izanak beste eragin bat ere izan du maiatzaren 28ko hauteskundeetan. Orain arte zazpi zinegotzik osatu dute udalbatza. Bada, orain bost zinegotzi izango dituzte.

Aurreko hauteskundeetako sistema alde batera utzita, udal hauteskundeetan zerrenda irekiak izan zituzten. EH Bilduk bost hautagai aurkeztu zituen, eta EAJk beste bost. Hamarreko zerrenda horretatik izurtzarrek lau pertsona aukeratu behar izan zituzten. Botorik gehien jaso zuten lau hautagaiak EH Bildukoak izan ziren: Oihane Irastorza, Mikel Martinez, Iker Ballarin eta Nerea Zarrabeitia. Bosgarrena EAJko Juanjo Garate izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!