Udal eta foru hauteskundeak

Izurtzako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du

Anboto 2023ko api. 3a, 15:00

Oihane Irastorza izango da koalizio subiranistaren zerrendaburua.

Izurtzako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du, Oihane Irastorza zerrendaburu dela. Irastorzaren berbetan, "azken urteak ez dira bat ere errazak izan, baina zailtasunek ez gaituzte beldurtzen; eta  bai ni, eta baita gure taldea ere, lanean jarraitzeko gogoz gatoz beste behin ere. Ziur gaude gure ilusioarekin, esperientziarekin eta herritarren  laguntza eta lankidetzarekin maite dugun Izurtza bat  egingo dugula".

HAUTAGAIEN ZERRENDA

  1. Oihane Irastorza Alzola
  2. Miguel Angel Martinez Blanco
  3. Iker Ballarin Zufiaurre
  4. Nerea Zarrabeitia Asueta
  5. Francisco Javier Retegui Elias
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!