Durangoko saihesbidean hormigoi-kamioi bat irauli da

Anboto 2020ko ira. 22a, 15:35
Istripuko irudia (Argazkia: @BomberosIurreta)

14:45ean gertatu da istripua BI-623 errepidean, saihesbideko biribilgune baten irteeran eta Bilborako noranzkoan. Gune horretan errepidea itxita egon da ordu bi baino gehiagoan. Kamioia erretiratu eta 17:30 inguruan ireki dute berriro.

Istripua jazo eta segituan suhiltzaileak bertaratu dira. Zauritu bat kamioitik atera ondoren, anbulantzian Galdakaoko ospitalera eraman dute, Bizkaiko suhiltzaileek eta SOS Deiak-ek informatu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!