Legegintzaldi honetan Izurtzako alkate lanetan egon da Muñoz, baita 2007tik 2011ra ere. “Aurreko legegintzaldian hasitako proiektuekin aurrera egingo dugu eta Izurtza hobeago bat egiteko lanean jarraituko dugu. Ez da erraza herri txiki baten kudeaketa azken finean denetarik jakin behar baituzu“, adierazi du Muñozek. Bestalde, EH Bilduren alkategaiaren helburua herriko “bizi-kalitatea hobetzea“ izango dela adierazi du.
Horrez gain, Izurtzako EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea martxoan egingo dela jakitera eman dute.