Kamioi baten eta auto biren arteko istripua gertatu da Izurtzan

Joseba Derteano 2019ko urt. 18a, 16:22

Zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Bi-623 errepidean -Otxandiorako noranzkoan- eta Izurtza inguruan kamioi baten eta auto biren arteko istripua gertatu da. Zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dutela informatu du SOS Deiak-ek. 15:30 ingururako garabiek autoak erretiratu eta erreiak ireki dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!