Izurtzako radarrak nork jarri zituen jakin barik

Jone Guenetxea 2018ko ira. 3a, 12:00

Radarrak ezartzeak zeresan handia eman zuen 2010eko otsailean Izurtzan. Izan ere, Durango eta Gasteiz lotzen dituen N-623 errepidean radarrak agertu ziren.

Bide ondoan jarritako kartelak radarrak iragartzen zituen: "Errespetatu Izurtzako herritarrak. Zaindu zure abiadura". Guztien harridurarako, Herrizaingo Sailak esan zuen radar haiek ez zirela Jaurlaritzarenak. Lorea Muñoz zen sasoi hartan Izurtzako alkatea, eta gaur egun ere bada. "Udalak ez daki ezer gai honi buruz, eta ez ditu radarrak ipini", azaldu zuen orduan Muñozek. Hala ere, udalak sarritan eskatu dio Jaurlaritzari ibilgailuen abiadura murrizteko neurriak hartzeko. Benetakoak izan ez arren, egun batzuetan radar haiek eragina izan zuten eta ibilgailuek abiadura moteldu zuten. Euren funtzioa bete zuten seinale.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!