Foseco Española S.A. enpresak Izurtzan eta Igorren dituen lantegietako langile asanbladak, enpresa batzordearen bitartez —ELA , LAB eta plataforma independente batez osatuak denak—, greba mugagabea deitu du ostegun honetako 06:00etatik aurrera. Greba honen helburua “lanpostuen mantentzea eta etorkizun industriala bermatuko duen bideragarritasun plan bat izatea dira”, ELA sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez.
Enpresa batzordearekin, enpresa zuzendaritzarekin eta Vesuvius taldeko ordezkariekin —Foseco talde honen partaide da— hiru aldiz bildu ostean, “langilegoaren etorkizun hurbilari buruz dauden zalantzak ez dira argitzen”, jasotzen du oharrak.
Produkzioaren lekualdatzeari buruzko datuak “enpresa batzordearen eskuetan” daudela eta lekualdatze horrek “kaleratzeak” ekarriko lituzkeela diote. “Orain arte, zuzendaritzak ez ditu gezurtatu gertakari hauek eta gutxiago bermatu egungo lanpostuak, ezta epe motzera ere.