Izurtzan diru-laguntza gehiago eta handiagoak emango dituzte euskara ikasteagatik

Joseba Derteano 2018ko eka. 28a, 11:10

Aurtengo diru-laguntzei hasierako onarpena eman zieten azken udalbatzarrean, eta euskara ikasteko diru-laguntzak handitu egin dituzte.

Ordenantzan jasotzen diren eskakizunak betez gero, matrikularen %80 ordaintzeko laguntza jaso ahalko da. Orain arte matrikularen %50 ordaintzen zen. Gainera, Barnetegietan lehenengoz ikasteagatik ere egongo da laguntza: matrikularen %30. Orain arte laguntzak euskarara mugatzen ziren, baina orain beste hizkuntza bat ikasteagatik ere emango dituzte. Alegazioen epea amaitzean eta udalbatzarrak behin betiko onarpena ematean egongo dira eskuragarri laguntzok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!