Jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du domekan

Joseba Derteano 2017ko mar. 17a, 11:24

San Jose egunean egin ohi duten moduan, domekan urteko batzarra egingo du Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteak. Plaza ondoan duten lokalean elkartuko dira, 12:00etan.

Gaur egun 32 bazkide ditu elkarteak. Zortzi euroko kuota urte askoan mantendu dutenez, aurten hamar eurora igotzea proposatuko dute. Egoera ekonomiko “ona” dutela  adierazi du Karmelo Irastorza elkarteko presidenteak, eta gutxi gorabehera sarrerak gastuekin parekatzea lortu dutela. Aurtengo plangintzaren gainean, ekainean irteera bat egiteko asmoa dutela aurreratu du. Batzarraren ostean luntxa eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!