Etxanon GR-229 ibilbideko iturria konpondu dute

Joseba Derteano 2017ko mar. 8a, 09:30

GR-229 ibilbidea Etxano auzotik igarotzen da. Auzo horretan iturri bat dago, eta urteetan ez zuen urik ematen. Gainera, iturria bera egoera txarrean zegoen. Udalaren eta Urkiola Landa Garapenaren artean iturria eraberritu eta ura beste hargune batera lotu dute. Beraz, edateko ura isurtzen du berriro iturriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!