Inauteriei begira eskulan tailerra egingo dute eguenean

Anboto 2017ko ots. 22a, 12:22

Jubilatuen lokalean izango da, 17:30etik aurrera.

Iazko abenduan Gabonetako apaingarriak egiteko eskulan tailerra antolatu zuen udalak. Harrera ona izan zuenez errepikatzea erabaki dute. Oraingoa asteburuko inauterien harira antolatu dute. Eguen honetan, otsailaren 23an, 17:30ean jarri dute hitzordua jubilatuen lokalean. Askotariko apaingarriak egiteko materiala eskuragarri jarriko dute eta gaztetxoei zein gurasoei bertaratzeko gonbita luzatu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!