Txitxiburduntzi eguna ospatuko dute domekan

Joseba Derteano

Urteroko ohiturari eutsiz txitxiburduntzi eguna ospatuko dute domeka honetan Izurtzan.

Udaletxe pareko plazan jarri dute hitzordua, 12:00etatik aurrera. Txitxiburduntzia egin ahal izateko sua udalak egingo du. Hortik aurrerakoa norberak jarri beharko du. Nork bere janaria eta edariak eraman beharko ditu bertan prestatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!