Norbanako baten interesari egotzi diote Plana ez onartzearen errua

Joseba Derteano 2017ko ots. 13a, 11:48

Epai batek Hiri Antolamendurako Plan orokorra atzera bota izanaren errua “norbanako baten neurribako interesari” egotzi dio Lorea Muñoz alkateak ohar batean.

“Epaiaren atzean 5.000 metro karratuko lurjabe baten interesa dago. Udalari 12,5 milioi euroko ordainketa exijitzen zion, 1995eko arau zaharretan bere lurrak sistema orokorrean kalifikatuta zeudelako”, azaldu du. Epaiak eskaera hori ez zuen onartu, baina bai Plana atzera botatzeko zerrendatzen zituen arrazoietako bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!