Informatika ikastaroan parte hartzeko izen-ematea hasi dute

Anboto 2017ko urt. 18a, 10:09

Izurtzako liburutegian dagoen KZgunean informatika ikastaroak eskainiko dituzte martxoaren 1etik 14ra. Horietan parte hartzeko izen-ematea urtarrilean zehar egin beharrra dago.

Informatikaren arloko askotariko ikastaroak parte-hartzaile bakoitzak duen ezagutza mailaren arabera banatuko dituzte. Liburutegian jaso daiteke eskaintza osoaren berri, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era. Martxoko ikastaroak astegunetan 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!