Gabonetako apaingarriak egiteko, tailerrak antolatu dituzte

Joseba Derteano 2016ko abe. 26a, 11:00

Bihar Gabonetako apaingarriak egiteko esku lanak antolatuko ditu Izurtzako Udalak liburutegian. Ume eta gaztetxoei bideratutako tailerrak izango dira, eta nagusiei ere parte hartzeko gonbita egin diete. 17:00etan hasi eta 19:30era bitartean, mota askotako teknikak erabiliz Gabonetako zuhaitzetan jartzeko apaingarriak zein bestelakoak egiten ikasi ahal izango dute.

Ekimen honen helburua Izurtzako liburutegia ezagutara ematea ere bada, hau da, gaztetxoei herriko liburutegira joateko ohitura barneratzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!