Eguraldia lagun, azoka jendetsua egin dute Izurtzan

Anboto 2016ko abe. 6a, 14:25

Gazta, ogia, ardoa eta beste hainbat produktu ikusi ahal izan dira herriko pilotalekua bete duten postuetan.

Herriko dantzariek saioa eskaini dute goizean eta trikitilariek giroa jarri dute azokak iraun duen bitartean. Jaietako argazki lehiaketa ikusgai egon da jubilatuen elkarteko lokalean. Gura zuenak oilasko pintxoak jateko aukera ere izan du. Oro har, jende asko batu du San Nikolas egunez egin duten azokak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!