Gazta, ardo eta ogiaren azoka egingo dute abenduaren 6an

Joseba Derteano 2016ko aza. 29a, 10:12

Azken urteetako ohiturari eutsiz, abenduaren 6an, San Nikolas egunean, Gaztardogi azoka egingo dute Izurtzako pilotalekuan.

Gazta, ardo eta ogi ekoizleek euren produktuak erakutsi eta saltzeko aukera izango dute, datorren martitzenean, 11:00etatik 15:00etara. Bestelako postuak ere izango dira, likoreen bat, esaterako. Beste postu batzuk eskulanak egiten dituzten izurtzarrenak izango dira.

Azokak dirauen bitartean, Eusko Labeleko oilaskoak erre eta pintxoetan salduko dituzte Izurtza plazan.
Horregaz batera, jaietako argazki lehiaketako argazki denekin erakusketa antolatuko dute jubilatuen etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!