Tokiko agendaren foroan ekarpenak egiteko aukera Izurtzan

Anboto 2016ko aza. 23a, 10:25

Tokiko Agenda XXI foroaren batzarra egingo dute gaur, 19:15ean, udaletxeko udalbatzar aretoan.

Iazko plangintza zein punturaino gauzatu den aztertuko dute, eta datorren urtera begirako proposamenak batuko dituzte. Ekarpenen bat duten herritarrei bertaratzeko deia egin diete. Ekarpenak aurrekontuetan aintzat hartzen saiatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!