Abdominalak lantzeko hipopresibo saioak urrian

Anboto 2016ko ira. 28a, 09:45

Muskulu abdominalak lantzeko hipopresibo saioak antolatuko ditu udalak urrian zehar. Urriaren 15, 22 eta 29ko zapatuetan ordu eta erdiko hiru saio izango dira, 11:30etik 12:30era. Monitore bateko taldean 12 lagunentzako tokia dago. Taldea herritarrekin osatzen ez bada, herritik kanpokoei ere aukera irekiko diete.

Metodo hipopresiboa postura eta mugimendu jakin batzuekin abdominalak kontrakzio bidez lantzean datza.

Mantenu gimnasia
Urrian mantenu gimnasia klaseak ere abiatuko dituzte. Interesdunei bankuko kontu korronteko zenbakia eramateko gogoratu diete. Ordainketak hiru hilerik behin egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!