Iraileko eta urriko postuak gaur, 20:00etan, zozkatuko dituzte Argintxu elkarteko lokalean. Azaroko eta abenduko postuak, berriz, irailaren 30ean, 20:00etan, banatuko dira Argintxun. Eskaerak egiteko orriak Izurtzako gasolindegian eta Antonio Txiki okindegian daude. Orriak uzteko buzoia udaletxerako sarreran dago.