Egun horretan ateratako diruak jomuga solidarioa izatea gura zuen udalak, eta barran ibili izan direnen artean Durangaldeko Angelman Sindromea elkarteagaz hartuemana duten kideak zeudenez, eurei eskaini diete. Jan-edanagaz batera elkartearen inguruko eskumuturrekoak zein gaixotasunaren inguruko liburuxkak ere eskuragarri jarriko dituzte beste material batzugaz batera.