Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake gehienez, irailaren 12tik 30era bitartean, Izurtzako udaletxean. Gutunazalean, argazkiekin batera, egileak hainbat datu ere gehitu beharko ditu: ezizena zein benetako izen-deiturak, adina, telefonoa eta posta elektronikoa. Izurtzako kultura batzordeak eta jai batzordeak osatuko dute epaimahaia, eta urriaren lehenengo astean batuko dira lanak baloratzeko.
Lehiaketako oinarri guztiak www.izurtza.net-en eskuratu daitezke.