Aldaketekin orain arteko diru-bilketaren zenbatekoa mantendu egingo dute. EH Bilduko Gobernu Taldeak balio eguneratzeko prozesuan Aldundiaren jokabidea kritikatu zuen: “Ia ez dio kontsultarik egin udalari, eta egindako ekarpen asko ez dira lotesleak izan”. Tasa bat ezarri gabe utzi dute: landa lurrei dagokiena, arlo horretako informazioa falta zaielako. EAJk gutxiengo tasa aplikatuko zukeela adierazi zuen, herritarrak, Aldundiko gutuna jasotzean, iazkoagaz alderatzeko aukera izan dezan.