Joan zen eguaztenean jubilatuen lokalera batzeko deia egin zioten, kafe baten bueltan agur esateko. Hainbat sorpresa zituzten gordeta beretzat. 26 urte gurekin, eskerrik asko Mila zioen pankartagaz egin zioten ongietorria eta, besteak beste, lore sorta bat erregalatu zioten.
Beraz, aurrerantzean ez da egongo musika klaserik Izurtzan, baina udalak diru-laguntzak ematen ditu herritik kanpoko musika eskoletan ikasi ahal izateko. Horiek jasotzen dituen ordenantza udaletxean dago ikusgai.