Urteetan konponketa txikiak egiten ibili dira, baina azken euriteetako ur filtrazioen ostean, teilatua osorik eraberritzea erabaki dute. Pitzatuta zegoen hormigoiaren gainetik tela asfaltikoa jarri dute filtrazioak ekiditeko. Teilak ere aldatu dituzte, lehen zeudenak zahartuta zeudelako eta ura ez zutelako ondo bideratzen hoditeriara.