Herri bideen inbentarioaren gaineko herri batzarra Izurtzan

Anboto 2016ko eka. 6a, 11:00

Izurtzako Udalak herri bideen inbentarioa egingo du, ekainaren 9an. Izan ere, sarritan gatazka iturri bihurtzen dira, eta inbentarioa eginda, jabetza, eskubide eta ordenantzetarako erreferentzia bihurtuko den marko bat osatu gura dute, berme administratibo guztiak eskainiko dituena.

Bide horretan, auzokideen zein interesa duten guztien parte-hartzeari garrantzia eman gura diote. Horregatik, eguenean, 19:00etan, jubilatuen lokalean herri batzarra deitu dute azalpenak emateko. Batzar horretan, teknikariek erabiliko duten metodologia eta administrazio-prozedura azalduko dituzte. Horregaz batera, nork bere ikuspuntua edo testigantzak emateko aukera izango du. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, jasotako informazioa baliagarria izango delako. Inbentarioa egiteko, zeregin horretan espezializaturik dagoen Sendo S.L. kontratatu dute. Inbetarioa osatuta, Izurtza osatzen duten hiribildu eta auzuneen historian garrantzia izan duen eta kultura ondare eta komunikaziorako zein aisialdirako erabilera izango duen ibilbide-sarea berreskuratu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!