Musika klaseak hartzeko izen-ematea hasi dute Izurtzan

Anboto 2016ko mai. 10a, 09:30

Mila Rodriguez musika irakasleak 26 urte daramatza Izurtzako liburutegian musika klaseak ematen. Datorren ikasturtean klase horien jarraipena kolokan dago.  Ez dakite gutxiengo orduak betetzekoa adina lagun batuko dituzten.

Horregatik  datorren ikasturtea urrian hasiko den arren, izen-ematea irailean beharrean maiatzetik ekainaren 15era egingo dute. Piano zein solfeo klaseak hartzeko eskari minimorik badagoen jakitea da helburua. “Gazte berririk ez da apuntatzen eta nagusiek, sarritan, ezin dute modu jarraituan etorri, lana edo beste konpromiso batzuk dituztelako”, dio Rodriguezek.Izen-ematea udaletxean egin daiteke. Klaseak doakoak izaten dira udalak diruz laguntzen dituelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!