Izurtzako jaietako kartel lehiaketa abiatu dute, 250 euroko sariagaz

Anboto 2016ko mai. 4a, 12:54

Izurtzan lehiaketa abiatu dute, irail hasieran ospatuko dituzten jaiak iragarriko dituen karteleko irudia zein izango den erabakitzeko.

Maiatzaren 31ra arte dago proposamenak aurkezteko epea, udaletxean. Irudi irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Oinarriei dagokienez, proposamenak informatika euskarrian (CD edo USB memoria) eta paperean inprimitatuta aurkeztu beharko dira. Kartelak egiteko erabili beharreko teknika librea da eta denek ‘Izurtzako Jaiak 2016’ testua izan beharko dute. Oinarri denak udaletxean daude eskuragarri.Epaimahaia kultura eta jaien batzordeko kideek osatuko dute aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!