Eguaztenean jaiak antolatzen hasiko dira

Anboto 2016ko api. 18a, 12:30

Irailean ospatuko dituzten Izurtzako jaiak prestatzen hasteko lehenengo batzarra eguaztenean egingo dute.

Eguaztenean, 19:00etan batuko dira, udaletxeko batzar aretoan. Udalbatzarra osatzen duten udal taldeetako zein herriko elkarteetako ordezkariak batuko dira, baina atea edozein herritarrentzat zabalik dutela gogoratu dute udal ordezkariek, eta proposamenak jasotzeko prest daudela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!