Termiten kalteak konpontzeko lanak amaituta udal eraikinean

Anboto 2016ko api. 14a, 08:17

Datozen bost urteetan eraikinaren kontrola egingo dute.

Dagoeneko amaitu dituzte udaletxea dagoen eraikinean termitek eragindako kalteak konpontzeko lanak. Lehenengo, tabernan burutu zituzten konponketa lanak; ondoren, eraikin berean dauden bi etxebizitzetako batean jardun zuten langileek, eta, oraintsu, bigarren bizilekuko lanak amaitu dituzte. Beraz, kaltetutako habeak eraberritzeko tratamendu osoa amaituta dago dagoeneko.

Datozen bost urteetan, lanak egin dituen enpresak eraikinaren kontrola eramango du. Egituran zehar, termitak erakartzeko habiak jarri, eta urtean behin aztertu egingo dituzte, erabat desagertu direla segurtatzeko. Lan hauekin termiten arazoa erabat konpontzea itxaroten du udalak. Orain 15 bat urte ere termitek kalteak eragin zituzten egituran, baina orduan emandako tratamendua ez zen espero zuten bezain eraginkorra izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!