Portugaleteko gazteek Izurtza ezagutu dute

Anboto 2016ko api. 6a, 11:47

Amaiur taldea lehenengoz etorri da Izurtzara, Aste Santuko oporretan.

Portugaleteko Amalur eskout taldeak Izurtza aukeratu du aurtengo Aste Santuko egonaldia egiteko. Aurretik, Iurretan eta Berrizen egonak ziren, eta aurtengoa lehenengo aldia izan dute Izurtzan.

Pasadan martitzenean etorri ziren, eta gaur joango dira. Aste Santuko egunetan, herrigunea eta bere inguruak ezagutzeko aukera izan dute 8-18 urte arteko 40 bat gaztetxok. Esaterako, Untzillaitz eta Mañaria ingurutik ibili izan dira. Durangaldeko paisaia naturalek eskaintzen dituzten aukera anitzak aprobetxatzeaz gainera, askotariko jokoak egin dituzte Abadetxe ondoko parkean. “Egonaldi atsegina izan da, eta oso ondo pasatu dugu”, diote Amalurreko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!