Pentsamendu positiboa landuko dute ikastaro batean

Anboto 2016ko mar. 24a, 10:30

Durangaldeko Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailak urteko lehen ikastaroa garatuko du, Izurtzako nagusien lokalean, apiriletik aurrera. Edozein adinetan bizitzari baikortasunez begiratu behar zaiola erakustea du helburu, eta modu horretako jarrerak, emozioak eta pentsamendu positiboak lantzen lagunduko dute. ‘Ez dago pentsamendu positiboak baino sendagai hoberik’ dio ikastaroaren goiburuak.

Ikastaroa apirileko eguen denetan (apirilak 7, 14, 21 eta 28) emango dute, 17:00etatik 18:30era. Izen-ematea doakoa  izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!