Jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du, hilaren 19an

Anboto 2016ko mar. 16a, 11:42

Urtero lez, Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du martxoaren 19an, San Jose egunean. 11:00etako mezaren ostean batuko dira herriguneko plazaren ondoan duten lokalean.

Besteak beste, diru kontuen balantzea azalduko dute. 100 bat euroko balantze positiboarekin amaitu dute urtea, Karmelo Irastorza elkarteko lehendakariaren esanetan. Beraz, sarrera-gastuak orekan dituzte. Bi urterik behin, sei laguneko zuzendaritza batzordea berritzen dute, eta aurten egokitzen da. Orain urte bi, ez zen lehendakari kargurako hautagairik aurkeztu, eta Irastorzak jarraitu zuen. Aurten ere, inor aurkeztuko ez balitz, Irastorzak dio karguan jarraitzeko prest dagoela. Batzar ostean luntxa egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!